
1. Asteburuetako nahiz trafikoak sortutako zarataren inguruko sentiberatze-kanpaina.
2. Karriketako garbitasunaren inguruko kanpaina
bat.
3. Komun publikoak (kimikoak edo behin betikoak)
jartzea gauez jende asko dabilen tokietan.
4. Zaborrontzietako diseinuaren hobetzea.
5. Lorategietan dauden zuhaitzen inguruko informazio-kartelak.
6. Taberna asko dagoen tokietan, bi kristaleko
leihoak jartzeko diru-laguntzak auzokideei.
7. Xiringak lortzeko makina bat paratzea Caldererian,
HIESaren kontrako Batzordearen ondoan.
8. San Frantzisko Plazako arazoen inguruko
batzorde baten sortzea.
9. Osasun Etxeko Emakume Programan herritarren
parte-hartze aktiboagoa, hura bakarrik asistentziakoa izan ez dadin.
10. Ohitura osasuntsuak herritarren artean
bultzatu, batez ere adin handikoen artean.
11. Udalak kudeatutako alokatzeko etxeak, Nafarroako
Gobernuaren legediaren arabera.
12. Santa Ana eta Pellejerías plazen
zabaltzea, eta haurrek landutako proiektuaren araberako kirol-erabilerako
urbanizatzea.
13. Harresietako pasealekuari jarraipena eman,
Media Lunatik Taconeraraino.
14. Harresiak Gizadiaren Ondarea
izendatzeko eskaerarekin bat egin dezala Udalak eta pasealekua ongi
seinala dezala.
15. alde Zaharreko gune libreak gune publikorako
kontserba ditzala, eraikuntzarik gabeak.
16. Alde zaharrerako Hirigintza-praktika
onak gidaliburuaren sortzea.
17. Auzoko portaleen zenbatze berria eta bateratua.
18. Monumentu historikoen eta interes handiko
guneen seinalatzea.
19. Gaiberritze Bulegoak laguntza handiagoa
eman dezala gestioetan, tramiteak erraztuz eta traba burokratikoak
kenduz.
20. Udal etxebizitza-parke baten sortzea, etxe
hutsak erosiz bai errealojorako bai sektore behartsuenendako.
21. Etxeen gaiberritzerako kapital publikoko
enpresa bat sortzea, etxebizitzetako eskaintza publikoa handituz.
22. Bizikletetarako aparkalekuak sortzea bai
etxabeetan, bai lurrazpiko aparkalekuetan.
23. Oinezkoendako hiru ibilbideren diseinua,
espaloien altuera bereko oinezkoen pasabidearekin haurrak eskolara
bakarrik joan daitezen.
24. Legeak agintzen duen bezala, aparkalekuetako
%3a elbarriendako utzi.
25. Hiri-autobusetako publikoak Alde Zaharrera
hurbildu, eta taxi-lizentzia gehiago eman.
26. Ibilgailuen abiadura murriztu goratutako
seinaleen eta oinezkoen pasabideen bitartez, 15, 30 eta 50 km/orduko
abiadura mugak paratuz.
27. Autoaren erabilera zentzuzkoagoaren aldeko
kanpaina instituzionala.
28. Navarrería Plazako peatonalizatzea
urtebeteko epean proba gisa. Nekazaritza-Laborategia zabalduz aparkalekuen
berreskuratzea.
29. Zacatín delakoaren irekiera, auzoaren
erabilerarako eta auzokideen kudeaketaz.
30. Kondestable Jauregian, belaunaldien arteko
erabilera anitzeko Zentro sozial eta komunitario baten sortzea.
31. Euskal Jai frontoiaren berreskuratzea,
kirol eta sozial zentro bat bezala, auzokideek autogestionatuta.
32. Herritarren Esku-hartzerako Araudi Organikoaren
aldatzea, erreferenduma egitearen inguruan, gai partzialak barne
eta proposamenerako eskubidea indarrean jartzea.
33. Informazioan hobekuntza zenbait: udal irratiaren
eta UBIaren parte hartzea zabaldu, inkestak eginez edo zinegotziek
informazioa emateko konpromisoa emanez.
34. Udal diru-laguntzen araudia sortu, horrela
irizpide politikoak saihesteko eta herritarren parte hartzea zabaltzeko.
35. Dauden parte hartzerako entitateen berregituratzea
(Alde Zaharreko mahaia, Osasun Kontseiluak, Auzo-Kontseiluak, Gaiarre
Fundazioa...).
36. Elbarriendako garbileku gehiagoren jartzea,
eta txanponen bidez, giltzapekoen ordez.
37. Administrazioak bete dezala traba arkitektonikoen
araudia, eta betetzen lagun ditzala dendak eta tabernak.
38. Haurrak eskubide osoko herritarrak izan
daitezela. Alde Zaharreko Haur-Kontseilua sor dadila, euren proposamenak
entzuteko.
39. Auzoko haurren eta gazteen talde sozial
eta hezitzailearen sendotzea, bere finantzabidea udal aurrekontuan
sartzea barne.
40. Langabezian dauden gazteendako Etxebizitzak
Gaiberritzeko Eskola-Tailer baten sortzea.
41. Langabezian dauden gazteendako jarduera
hezitzaileetako lan-taldeak sortzea: berdeguneak mantendu eta hobetu,
gune publikoetan obrak egin...
42. Alde zaharreko emakumeen inguruko ikerketa
burutu, zer behar duten eta zertan hartzen duten parte.
43. Compañia karrikako Emakumearendako
informazio gunearen dinamizazioa.
44. Indarrean diren emakumeei zuzendutako programak
aurrera jarrai dezatela, aldaketa politikoak gorabehera edota Emakumearen
Zinegotzi Bulegoa desagertuta ere.
45. Instituzio publikoek kontuan har dezatela
emakumeen ikuspegia. Gai honen inguruko foroak.
46. Edadetuen beharren inguruko ikerketa burutu.
47. Xaharren Kontseiluaren sortzea,
euren eskariak eta parte hartzea bideratzeko.
48. San Frantzisko eskola Alde Zaharreko hezkuntza
zentro elebidun gisa, irakaskuntzako hiru mailekin, (haurrak, lehen
hezkuntza, DBH).
49. Redíngo etxetxoa liburutegi txiki
baten gisara zabaldu, gune irekiak eta irakurketa uztartuz.
50. Mañuetako frontoiaren dinamizatzea,
Merkatuko komunak erabiliz.
51. Auzoko liburutegia dagoen tokian utzi,
San Frantzisko plazan, haurrendako gunea sortuz eta liburuetarako
sarbidea erraztuz.
52. Sanferminen inguruko museo-etxe baten sortzea,
urte osoan zabalik.
53. Santa Ana plaza sanferminetarako besta
gunea bihurtu, batez ere egunez, zezenketen alternatiba gisa.
54. San Fermín Jaietako Batzordea, udal-
zein sozial-kultural- eta auzoko ordezkariez osatua, urte osoan
martxan behar lukeena.
55. Sanferminetako gaien inguruko herritarren
parte hartzea sustatu: kartelaren aukeraketa, chupinazoa...