FESTA EGIN NAHI?
Utzi dena gure esku, orduan. Soilik telefono-dei baten bidez, zure auzoan edo herrian erraldoiak, kilikiak, orga-zezenak, animazio-taldeak, musikariak, batukada bat... agertzen ahal dira. Publiko guztiendako ekitaldiak ederki pasatzeko. Eskarmentu eta profesionaltasun handikoak.

Auzoenea Festa talde kultural nahiz artistiko zenbaitez osatutako ikuskizun-sustatzaile bat da, jakina, bere bizkarrean urte askotako arrakasta handiko zama dakarrena. Auzoenea proiektuaren inguruan sortutako taldeak dira eta orain bat egiten dute besta-egun on bat antolatzeko behar duzun guztia eskuragarri izan dezazun.

IKUSKIZUN-SUSTATZAILE KOMUNITARIO BAT
Auzoenea Festak koordinazioa, aholkularitza eta promozio-tresnak eskaintzen die bere baitako talde artistikoei. Ez da irabazteko asmoa duen enpresa bat, baizik eta Iruñeko Alde Zaharreko Auzoenea Auzo-Proiektutik sortzen den autogestionatutako baliabide berria.

INFORMAZIO GEHIAGO NAHI IZANEZ GERO: www.auzoenea.net