"MARI
TRAPUREN KONDAIRA" GURE INAUTERIEN KANTA
Bazen garaia, Mari Trapuk, XXIgarren
mendean leporaino sartua, bere kanta digitalean
argitaratu du. Aspaldian ezagutu genituen bere lehendabiziko bertsioak,
kasete batean grabaturik... Pablo Fernandez, Aldezar Elkarteko
Ludotekako neskatxak, Gartxot (gure kaleetako abeslari
bikaina)...hantxe zeuden, Mari Trapuren gora beherak lau haizetara
ohiukatzen. Orain, aldiz, Erronkariko Ibaxako mendietako usain
goxoa dakarkigu Mari Trapuk.
Erronkariko Julian Gayarre Ikastetxeko hainbat
irakasle eta ikaslek oparitzen digute aurten Mari Trapuren Kondairaren
bertsio liluragarri honekin. Dohainik, erabat musutruke,...herriak
egiten ohi duen bezala, Mari Trapuren irrintziak berriro negua
gainditzen, munduko zinkinkeriari aurre egiten, udaberria berriro
iritsiko dela ziurtatuz.
Iñaki, Iñigo, Ibai, Oihana,
Igor, 4. Lehen Hezkuntzako 6 sorgin maitagarriak,...hortxe
daude, uhin zibernetiketan paraturik, guri so eginez, betirako
Iruñeko Alde Zaharreko bihotzean. Zuek bai artistak! Benetan,
auzo honetan bizi garen guztion partez, eskerrik asko.
Eta besterik gabe, tabernetan, zuen lan tokietan,
kaleetan,...dantza zaitezten, jaitsi ezazu...
Jaitsi
ezazu (.rar, 2,57 Mb)
Mari Trapuren
Kondaira (Musika
: Iturengo Arotza)
Mila berrehun ta hamalau-
garren urtea zen.
Orduan gure Iruñean
hiru Burgo ziren.
Hantxe gertatu zena
ez dugu guk ahazten
ta horren berri izateko
gaituzu kantatzen.
Mari-Trapu neskatxak
Nafarren buruan
sartu egiten zituen
Frankoak zakuan.
Maria-Trapo gaiztoa
hil zen istiluan
aztiak ta iratxoak
baziren tratuan.
Mahaian paratuta
ardo eta jaki
dantzatzeko zituzten
trapu eta zapi
Frankoak han ordea
begira ederki
haiei zetorkiena
ez zekiten ongi.
Atzetik euskaldunak
nola ez galdetu
besteak jakin gabe
San Zerninen sartu
Frankoak akatuta
Auzoak suak hartu
bertan Maria-Trapo
egin zen kixkaldu.
Aurten ere gu gaude
garaipena ospatzen
ta horretarako dugu
Maria-trapo erretzen.
Iruñeko kaleak
ditugu alaitzen
ta hemendik hara goaz
guztiok kantatzen.