Auzoko egunerokotasunaren adierazpen artistiko ezberdinetako muntaia
eta kudeaketa da, biztanleak edota bisitariak protagonista bihurtuta.
Katalogo txiki bat osatzen da bakoitza azaltzeko eta bai Auzoenea
Elkarte-Etxean bai Bodeguican inauguratu eta ikusgai gelditzen dira.
Auzoko beste elkarte eta kolektibo zenbaitekin elkarlanean egiten
da jarduera hau.
Artea maite baduzu, artista bazara edo
ekimen honetan nolabait parte hartu nahi baduzu, Angelekin harremanean
jarri, 948 22 77 87ra deitu, posta bidali auzoenea@auzoenea.net
helbidera edo Auzoenea Elkarte-Etxetik pasatu.