emakume batzordea

:: El mundo de los sueños

Gazteluko Plazako aparkalekuan sortu zen herri mugimenduaren ondoren, auzoko emakume talde batek antolatzea erabaki genuen gure askatasunaren eta beste emakumeenaren aldeko borroka egin ahal izateko. Maila partikularrean nahiz globalean, guretako garrantzitsuak diren kontu batzuk aldarrikatzeko elkargune bat sortu nahi izan genuen. Halaber ongi pasatzeko ere elkartzen gara, elkarrekin kafe bat gozatzeko, zigarreta bat erretzeko, gure kontutxoez mintzatzeko, talde bat bezala sentitu ahal izateko, azken batean. Urte hauetan asko dira aurrera eraman ditugun ekimenak:

  • Sexu-indarkeriaren kontrako plataformaren partaideak gara.
  • Emakumeen Munduko Martxaren partaideak.
  • Martxoaren 8a antolatzen duen emakume taldearen zati gara.
  • Iruñeko Kale-izendegian berdintasuna lortzeko lan garrantzitsua egin dugu instituzioen aurrean.
  • Tailer desberdinak antolatzen ditugu, bai autogestionatuak, bai beste talde feminista zenbaitekin elkarlanean:
    • Emakumea eta Osasuna: osasunari hurbiltze integrala emakumearen ikuspuntutik.
    • Erantzunkidetasuna: bizikideek eta seme-alabek etxeko lanetan parte har dezaten.
    • Tratu Txarrak: alde guztietatik ikuspegi osoa izateko, judiziala, asistentziakoa, hezitzailea...
    • Trebetasun Sozialak: emakumeei gizartean garatzen eta eroso mugitzen irakasteko.
    • Iruñeko Emakumeen Historia: IPESek Iruñeko Udalaren laguntzaz argitaratutako liburuan oinarrituta.
    • Nafarroako Erreginak: Nafarroako Historian ahalmen politiko gehien izan duten emakumeen inguruko ikerketa espezifikoa.
    • Ametsen Mundua: ametsak auto-ezagutza eta garapen pertsonalerako trena moduan erabiltzeko.

mujeres@aldezaharra.org