
Gure auzoan barrura ematen duten
etxebizitza asko biziegokitasuneko sinestamendurik gabe utzi zuen
Nafarroako Gobernuaren legearen ondoren, Auzo Elkarteak informazio
kanpaina abian jarri eta sortu zen nahasmendua argitzeko ahaleginak
egin zituen.
Biltzar hartan bildu zen jendetzak
zera nabarmendu zuen: korapilotsu bezain garrantzitsua den gaian,
hots, etxebizitzan, herritarren parte hartzearen beharra. Batzar
hartatik batzorde bat sortu zen gaiaren inguruan lan egiteko konpromisoa
hartu zuena, informazio kanpaina abian jarriz, zalantzak eta kexak
bilduz, bi administrazioetako (Nafarroako Gobernua eta Udala)
teknikariekin elkarrizketak eginez... Lan bikaina burutu ondoren
eta beste behin administrazioak herritarren iritziari bizkarra
ematen ziola baieztatuta, talde honek lanean segitzea erabaki
zuen hasierako helburuak zabalduz, eta biziegokitasuneko sinestamenduetatik
etxebizitzaren gai orokorrera hedatu zuen ikusmira. Auzoan hainbeste
diren etxebizitza hutsak, haietara iristeko trabak, gaiberritzeko
diru-laguntzetara iristeko trabak... dira bere batzarretan jorratzen
diren gaietako batzuk.
Besteetan bezala honetan ere,
parte hartzera animatzen zaitugu. Horretarako, harremanean jarri
948 21 25 26 telefonoan edota asociacion@aldezaharra.org
helbidean