haurraren hiria

:: Haurren Hiria
:: Programa

Francesco Tonuccik Fano herrian burututako esperientzia azaltzen du. Han, egileak berak esaten duenez “hiria haurrei eta beren jolasei itzulia da”. Esperientzia horrekin erakutsi nahi da haurren parte-hartzea ezinbestekoa dela hiriak benetan hiri izan daitezen.

Fanon (Italia) egindako proiektu hau beste toki batzuetan ere gauzatzen ari da, hala nola Palermon, Rosarion (Argentina) eta, baita ere, Bartzelonako zazpi udalerritan eta Alcobendasen (Madrid).

Gure hiriko Alde Zaharra disfrutatzeko gune pribilegiatu bat da. Hala eta guztiz ere, gizon heldua eta langilearen estereotipoaren neurrira garatu izan eta garatzen ari da. Ondorioa? Auzoa azken batean lan egiteko, erosteko, bulegora joateko gunea bilakatzen dela eta autoa izaten dela erabateko protagonista. Horregatik azken urteotan auzoa harremanetarako elkargune bat izateari uko egin zaiola.

Premisa honetatik hasita, , Tonucciren ideiari atxiki eta haurrak protagonista bihurtuko ditugu, hitza emanen diegu, euren iritziak bildu eta helduok entzule bihurtuko gara, haiek ulertu nahian eta esaten duten hura kontuan hartzeko konpromisoa hartuta.

1998an esperientzia bat burutu zen Alde Zaharrean. Aldezar Kolektiboak, auzoko eta inguruko Hezkuntza Zentroekin elkarlanean gauzatu egin du.

“Kaleak eta Plazak, gozatzeko eta bizitzeko leku bat” lanerako leloa ahotan, bi astez eta auzoko 60 haurrek parte hartuta, sormenaren gunea bilakatu zen auzoa. Han auzoko gune publiko zenbaiten berreskurapena proposatu, aztertu eta eztabaidatu zen.
Jarduera batzuk burutu ziren, plazetako maketak egin ziren, diapositiba-emanaldiak, bideo bat, eta kaleak nahiz plazak hobetzeko ekite-proposamen zehatzak.

Proposamen hauetako helburuak ziren, besteak beste, kalean berriz ere jolastu ahal izatea, auzokideekin elkarbizitza izatea, eskolara bakarrik joan ahal izatea, plazetan xaharrekin batera egotea, eta azken batean, auzoaz gozatzea.
XXI. mendean, egun bakar batez, hori guztia gauzatzen ahal da Alde Zaharraren Egunean.