ALDE ZAHARREKO AUZOKOEK ANALIZATU ETA IRITZIA EMATEN
DUTE
Duela urte batzuk Hirigintza-Batzordea izan zena,
esperientzia osoago batean bildu da, Hornidura-Batzordea.
2004ko abuztuaren gertakizunen ondotik, Euskal Jai Gaztetxearen
hustuketa eta ondorengo eraistea, batzarrean bildutako 350 auzokide
baino gehiagok lan-batzorde zenbait osatzea deliberatu zuten.
Haietako bat Hornidura-Batzordea izan zen, eta bere lehenbiziko
eginkizunetako bat PEPRI (Plan Especial Para la Reforma Interior
del Casco Viejo, 90 hamarkadako bukaeran Udal Gobernuak egina
eta 2001ean definitiboki onartua) analizatzea izan zen. Honela
egiaztatu zuten proiektu batzuk gauzatuak zirela baina beste batzuetan,
aitzitik, ez zen batere betetzen proiektutakoa. Euskal Jairi zegokionez,
PEPRIn agertzen zenaren arabera eraikuntza gaiberritu behar zela,
frontoi zaharra bere hartan utzita eta San Agustín eta
Merced kaleen arteko barne-ibilbide bat ere egitekoa zen.
PEPRIn ere kiroldegi baten beharra aipatzen zen,
eskaera bete behar zuen haurtzaindegi publiko batenaz, adinduendako
apartamentu babestuak, eta abar. Behar hauei erantsiko genizkieke,
Bigarren Hezkuntzako Zentro batena, eta alde zaharreko eskola
publiko bakarraren (San Frantzisko) berritze larria egungo araudi
berriaren barnean egoteko.
Hausnarketa sakon baten ondoren eta Euskal Jairekin
gertatutakoa ikusita, auzokideak kontuan hartzeko gogorik eza
eta botere gehiegikeria izugarria, proiektu berri bat aurkezten
digute, hidrotermak, eta orduan bai, galdetzen digute ea berdea
edo horia nahi genukeen.
Honengatik, Hornidura-batzordea, hornikuntzari
dagokionez auzoko etorkizunaz kezkaturik, inkesta bat egitea erabaki
genuen herritarrek euren beharrez zer uste zuten jakiteko.
Gehien onartu zen ideia herrietan normalean ikus daitezkeen frontoien
antzekoa izan zen, gune ireki bat herritarrek modu ezberdinetan
erabili ahalko zutena. Bigarrena kiroldegiarena zen, %18,5ko babesarekin.
Babes gutxiago jaso zuten Bigarren Hezkuntzako Zentroaren ideia
(%9,5), babestutako egoitza batena eta eguneko zentro (%6,9),
D ereduko haur-eskola (%5,4), Nafarroako Antzerki Eskolaren zabalpen
bat (%1,6) edo hidrotermak (%1,3).
Hornidura Batzordeak biltzen segitzen du, gatazka baino haratago,
Alde Zaharra leku atseginagoa, erosoagoa eta modernoagoa izan
dadin, bizitzeko toki bat.