
2006ko urriaren 4an, Antonio Pérez
Guerraren heriotzaren bosgarren urtemuga bete zen. Aldapa tabernaren
nagusia zen eta drogazale batek emandako labankadaren ondorioz hil
zen. Gertaera latz honek muga-data bat markatu zuen Navarreriako
giroan. Auzokoen erantzuna sendoa eta irmoa izan zen, eta ez zen
mugatu gertaera ondorengo egunetara, baizik eta egundaino hedatu
dela.
Navarreriako eta ondoko karriketako
biztanleen bat-bateko batzar bat izan zen Zurriburbu Elkarteko hazia,
eta harrezkero auzoko segurtasun ezaren giroa errotik kentzeko lanean
aritu dena. Helburua: Alde Zaharreko zona horrek beti izan duen
elkarbizitza-giroa berreskuratzea.
Artisautza-azokak, gazteendako kontzertuak, eta, azken urteotan
etorkinendako gizarteratze-jarduerak -Munduko Arrozak jardunaldia
batez ere-, hauek guztiak balaiagarri izan dira Navarreriako giroa
bere biztanleen nortasun hurbilarengatik ezagutu dadin eta ez bizitzeko
leku gaitz bat izateagatik.
Egun drogen salerosketa kasik erabat
desagertu da iturri ospetsuaren ingurutik. Inguruko beste toki batzuetara
mugitu da, ordea.
Zurriburburen etorkizuna, hiri erdiko
zona izateren eta bizitzeko leku atsegina izatearen oreka lortzeko
jarduerak antolatzen segitzea. Bere helburuak erdiesteko eta Udalaren
diru-laguntza txikiren bat alde batera utzita, auto-finantziazioa
dute bidea (bazkideen ekarpenak, txiskeroen salmenta...), eta zonaldeko
tabernarien zein dendarien laguntzak.
Elkartearen kideek esaten dutenez, esperientzia hiriko beste leku
askotara hedatzeko modukoa da, eta horrexegatik euren ateak zabalik
daude bere lana xehekiago ezagutu nahi duen harendako.
