
Bazen garaia, Mari Trapuk, XXIgarren
mendean leporaino sartua, bere kanta digitalean
argitaratu du. Aspaldian ezagutu genituen bere lehendabiziko bertsioak,
kasete batean grabaturik... Pablo Fernandez, Aldezar Elkarteko
Ludotekako neskatxak, Gartxot (gure kaleetako abeslari
bikaina)...hantxe zeuden, Mari Trapuren gora beherak lau haizetara
ohiukatzen. Orain, aldiz, Erronkariko Ibaxako mendietako usain goxoa
dakarkigu Mari Trapuk.
Erronkariko Julian Gayarre Ikastetxeko hainbat irakasle
eta ikaslek oparitzen digute aurten Mari Trapuren Kondairaren bertsio
liluragarri honekin. Dohainik, erabat musutruke,...herriak egiten
ohi duen bezala, Mari Trapuren irrintziak berriro negua gainditzen,
munduko zinkinkeriari aurre egiten, udaberria berriro iritsiko dela
ziurtatuz.
Iñaki, Iñigo, Ibai, Oihana,
Igor, 4. Lehen Hezkuntzako 6 sorgin maitagarriak,...hortxe
daude, uhin zibernetiketan paraturik, guri so eginez, betirako Iruñeko
Alde Zaharreko bihotzean. Zuek bai artistak! Benetan, auzo honetan
bizi garen guztion partez, eskerrik asko.
Eta besterik gabe, tabernetan, zuen lan tokietan,
kaleetan,...dantza zaitezten, jaitsi ezazu...
Mari
Trapuren Kondaira mp.3 (3,27 MB)
_______________________________________________________
Auzoenea Komunitate Guneko ikastaroak abiatzear daude,
irailaren 26a arte duzu izena emateko epea. Nobedadeak ere badira,
betiko ikastaroen alboan. Gaita, Danborra, Trikitixa, Eskulanak,
Sabelaren Dantza, Argazkilaritza, Tango...
Eskaintza zabala zeure zaletasun sekretuak asetzeko
prest, oroitu, izena eman irailaren 26a baino lehen. Informazio
gehiagorako...
Auzoeneako
Ikastaroak