
- Afariak, meriendak, urtebetetze-besta txikiak
egiteko eta abar. Betiere erretserba aldez aurretik eskatuta.
- Erretserba-egileak Alde zaharra Auzo Elkarteko
bazkidea behar du.
- Erretserbak gutxienez 48 ordu lehenago egin
behar dira Bodeguica tabernan (948 22 79 69, goizez).
- Gehienez 30 pertsona sartzen dira Txokoan
(eserita). Erretserba 20 pertsona baino gehiagorendako baldin bada,
haiendako bakarrik utziko da lokala.
- Ezin da janaria kanpotik ekarri, Bodeguican
enkarga daiteke.
- Txokoa erabiltzeko ordutegia Bodeguica
tabernako ordutegiaren barnean kokatuko da beti, eta bertako arduradunek
erraztuko dute Txokorako sarbidea.
- Erretserba egin duen bazkideak jakinaraziko
die Bodeguicako arduradunei noiz bukatu duten erabilera,
eurek Txokoa itxi dezaten.
- Erretserba egiten duen bazkidearena da Txokoa
aurkitu duen bezain txukun uzteko ardura, hala nola arauok errespetatzekoa
eta Txokoan egon bitarteko balizko gorabeherak Elkarteari jakinaraztekoa.
- Arauok Auzo Elkartearen erantzukizunpekoak
dira, eta Bodeguicako langileek ez dute haiekin zerikusirik,
erretserbak eta mahai-zerbitzua alde batera utzita.
-Bazkideren batek arauok alda nahi izanen balitu,
Auzo Elkartean aurkeztu beharko du bere ekarpena.
2003ko otsaila