Auzoenea, proiektu berritzaile bat.

ZER DA?

400 m2ko gunea da, Aldezar elkarteak, Trikimako elkarteak eta Alde Zaharra Auzo Elkarteak finantzatua eta Kudeatze-Batzorde batek koordinatua.

BERE ASMOA

    - Kulturaren eta aisialdi aktiboaren inguruko auzo-topagune bat eskaintzea, haren bidez auzoaren bizimodua hobetzen saiatuz.

    - Jardueren egitura bat sortzea, haietako zenbait belaunaldien artekoak, komunitatearen parte-hartzea ahalbidetzeko eta bultzatzeko.

    - Aisialdi parte-hartzailea, sortzailea, kritikoa, alaia, elkartasunezkoa eta auzoarekin konprometitua sustatzea, bidenabar auzokideen arteko harremanak bultzatuz.

    - Gure arazoak konpontzeko eta gure beharrei erantzuna emateko beste modu bateko erreferentzia puntu bat sortzea.

ERABILERAREN ORDUTEGIA

Auzoenea zabalik dago 11,30etatik 13,30etara eta 17,00etatik 21,00etara.

NORENDAKO

Puntualki behar duenarendako (auzo elkarteak, kolektiboak...) beste modu batez ikasi nahi duenarendako eta batez ere, Auzoenea den proiektu kultural eta hezigarrian parte hartzen duenarendako.
Informazio gehiago nahi izanez gero hona etorri eta Angelekin mintzatu.

Angel argazkia Ángel

HARREMANA

Aldapa karrika 3-5, 31001 Iruñea (Nafarroa)
948 22 77 87 (Técnico Centro Comunitario Auzoenea)
948 21 25 26 (Asociación Vecinal)
asociacion@aldezaharra.org (Asociación Vecinal)
auzoenea@auzoenea.net (Técnico Centro Comunitario Auzoenea)