
Une hauetan, eta zerrenden eguneratze lanetan murgildurik
elkarteak 456 bazkide ditu, hilean 1,50 _ko kuota ordaintzen dutenak
Finantzatzeko modua edozein herri mugimenduaren koska izaten da
eta gu ez gara ezberdinak arlo horretan. Bazkideen kuotez gain,
gure jarduerak egin ahal izateko diru-laguntza zenbait ditugu: Iruñeko
Udala, Nafarroako Gobernua, Europar Batasuna, entitate pribatuak...
Gure eguneroko lanaren baitan dago autonomia ekonomiko handiagoa
lortzeko urratsak egitea, administrazioaren hitzarmenen eta diru-laguntzen
menpe ez egoteko.
Urtean behin egiten den bazkide guztiendako Batzar
irekiaren bidez antolatzen da elkartea, baita hilero egiten den
lan-bileraren bidez, batzordeen egitekoa ezagutzeko eta antolatzeko
modua ahalbidetzen diguna.

Batzordeetan parte hartzeko ez da ezinbestekoa (gomendagarria
bada ere) Auzo Elkartearen bazkide izatea, aski da gaizki doazen
kontuak zuzendu ahal izatea, ongi doazenak baliatzea eta sustatzea
eta, hauxe bai, auzo hau biziki maitatzea.
Hauxe duzue gure funtzionamendu xumea, eta oraingoz
ez doakigu gaizki. Pertsona bakoitzak hobekien ezagutzen duen arlotik
lan egiten saiatzen gara, edota bestela erosoen sentitzen denetik
(hirigintza, hezkuntza, lan komunak, kultura, emakumea...), modu
horretan harreman horizontalen sarea eraikiz, eta han denak gara
berdin, eta denak baliagarri.
Hau honela izanik, bueltak eta bueltak ematen ditugu
zure parte hartzea erraztu nahian, ahal edo nahi duzun modu edo
neurrian, bazkidetuz, noizbehinka dokumentuak euskaratuz, Auzoenea
lokaleko mantentze lan txikietan, bileretara etorriz... Zuk, hori
zure gogoa baldin bada, gure arteko zure gunea bilatzea eta aurkitzea
nahi genuke, egungo aukerak bultzatuz edo, agian, lan kolektibo
hau zuk asmatutako era berri batez aurrera eramaten.
Zure esku dago.