
1999an Auzo Elkarteak antolatutako Alde
Zaharra, bizitzeko leku bat izeneko jardunaldien karietarat,
zenbait ibilbide diseinatu ziren karrika eta plaza hauek disfrutatu
eta ezagutzeko. 5 ibilbide hauetako bakoitza gehienez ordu pare
batean burutzeko modukoa da, haietan aurki daitekeen txoko bakoitzak
historiaz, gerraz, arteaz, ogibideez eta aspaldiko mendeez hitz
egiten badigu ere, azken batean, gu bezalaxe, garai hartan harresitutako
hiri hura gero eta hobea egiten saiatzen zen jendeaz.
Hemen duzue, beraz, gure arbasoen eskutik aspaldiko
Iruñean barna ibiltzeko parada, goza ezazue...
LEHEN IBILBIDEA
Navarreriako burgoa, Media Luna pasealekua,
Santa María la Real plaza eta Jito-Alai; Barbazán
ingurubidea, Redin, Errege-Jauregi zaharra edo Capitanía
inguratuz, Santo Domingoraino jarraituz; Nafarroako museoaren gibeletik,
harresiaren gainetik berriz ere, zubi berritik Taconeraraino, Ziudadelan
eta Gaztelugibeleko fosoetan bukatuz. [Lehen
ibilbidea PDFn] erderaz
BIGARREN IBILBIDEA
Taconeratik eta bistabellan fosoen aldera dagoen
arku sailetatik Gazteluko Plazaraino. Oraingo honetan iparraldeko
harresitik doan ingurubidetik eginen da ibilbidearen zati handiena.
Zubi berritik, O-ko Andre Maria plaza, Museoaren atzetik, Santo
Domingo karrika, Santiago plazako elikagai merkatua, Udaletxe plaza
eta azkenean Calceteros eta Txapitela Gazteluko plazaraino. [Bigarren
ibilbidea PDFn] erderaz
HIRUGARREN IBILBIDEA
Hirugarren ibilbidea, Navarreriako hiri zaharra
iparraldetik hegoaldera zeharkatzen duena, luzeena da proposatutakoen
artean, Frantziako Portaletik Telleria eta Labriteko aldaparaino
dabilelako joan-etorrian. Joanekoa Barquillerosetik jauregiaren
Aldapatik, Zacatín, Mañueta, Calderería eta
San Agustinetik eginen dugu; etorrikoa, Merced, Dormitalería,
Navarrería eta Carmenetik. Ibilbidearen norabidea Barbazán
ingurubidearen paraleloa da, lehen ibilbidearekin lotu daiteke beraz.
[Hirugarren
ibilbidea PDFn] erderaz
LAUGARREN IBILBIDEA
Laugarren ibilbideak Alde Zaharra mendebaldetik
ekialdera zeharkatzen du, aurreko ibilbideetan bisitatutako bi hiriguneak
komunikatuz; Errekoleten plazatik abiatu, Taconeraren parean, eta
San Jose plazan Redineko bastioian bukatuko dugu. Bisitatuko ditugun
karrikak eta plazak Alde Zaharraren bizkarrezurra dira: kale nagusia,
San Saturnino, Udaletxe Plaza, mercaderes eta azkenik, Curia eta
Katedrala. [Laugarren
ibilbidea PDFn] erderaz
BOSGARREN IBILBIDEA
Sarasate Pasealekuaren erditik, San Nicolas
elizaren parean, bosgarren ibilbide honetan abiatuko gara San Nicolas
Burgo zaharraren barnean. [Bosgarren
ibilbidea PDFn] erderaz