
Kukuso Merkatua 1999 urteaz geroztik Alde
Zaharra Auzo Elkarteak eta Nafarroako Zaharki Salerosleen
Elkarteak elkarlanean antolatutako ekitaldia da, hil bakoitzaren
lehenbiziko larunbatean ospatzen dena.
Ekimenak bai Pariseko bai Amsterdameko
merkatu ospetsuetatik hartu du izena, nahiz ongi dakigun horien
neurria ezin konparatuzkoa dela gure merkatu xumearekin. Izpiritua,
ordea, berdin-berdina dute, eta zaharkien profesionalen nahiz edozein
pertsonaren bilgunea izan nahi du, bai bederen gauza erabiliak,
zaharkituak, birziklatuak eta halakoak saltzeko, elkartrukatzeko
edo besterik gabe erakusteko asmotan baldin badabiltza.
Helburu bikoitza du: batetik,
oro har Alde Zaharraren bizigiroa bizkortzea, eta bereziki San Jose
plazakoa, ttipia, txukuna eta merkatua kokatzeko aproposa, erdigunean
ez egoteak hara hurbildu nahi dutenek Alde Zaharreko zati handixkoa
zeharkatu behar izatea baitakar.
Beste helburua gauzen berrerabiltzea
eta birziklatzea da, beharbada pertsona bati balio ez dizkion gauzak
beste batek erabiliko dituelakoz, bidenabar zaharkien bildumatzeko
zaletasuna herritarren artean bultzatuz.
Merkatutxo honetan, beraz, bigarren
eskuko zernahi gauza dago salgai, hala nola, zaharkiak, trasteak,
bildumak eta abar.
alerosketez gain, elkartrukatzea
ere badago, eta bere gauzatxoak saldu edo trukatu nahi dituen edozein
pertsonarendako gune irekia da, berrerabiltze eta birziklatze izpirituaren
barnean betiere.
Erakusgai diren gauzak erabiliak,
berrerabiliak edo birziklatuak izaten dira, eta zahar samarrak edo
bildumatzeko modukoak behar dute izan. Hortaz, saldu edo elkartrukatu
daitezke, besteak beste, tebeoak, postalak, liburuak, diskoak, San
Fermineko kartelak, zinema-programak, lisagailu zaharrak, argiaren
etengailu zaharrak, argi-tresna zaharrak, trasteak eta zaharkiak.
Aitzitik, elikagaiak, eskulanak edota sailean fabrikatutako etxetresna
elektrikoak (garbigailuak, hozkailuak...) ezin dira saldu ezta elkartrukatu
ere,
Kukuso Merkatuan bai bilduma-profesionalek bai edozein pertsonak
parte har dezakete.