
1998an, Auzo Elkartearen ekimenari esker, jardunaldi
batzuk egin ziren auzoan hobetzeko asmoarekin. Orduan Francesco
Tonucci ikerlari sozial italiarraren laguntza izan genuen, Europa
osoko zenbait hiritan proiektuak garatu dituena, eta Haurren
hiria liburuaren egilea, besteak beste.
Jardunaldi haietan 140 pertsona baino gehiagok
hartu zuten parte, auzokoek, merkatariek, ostalaritzakoek, Udal-teknikariek,
Nafarroako Gobernuak, Eskola publikoek zein pribatuek, Osasun-Zentroak,
politikariren batek, beste auzoetako lagunek, NUPeko irakasle zenbaitek,
eta abar.
55 proposamen adostu ziren, Udalari abian jartzeko
epe zabal samarra emateko asmoarekin (2005 urterako), eta Elkarteak
haren esku zirenak berak burutzeko ardura hartuta. Beharbada orain
Alde Zaharreko Komunitate Planean parte hartzera eraman gaituen
lehenbiziko harria izan zen, nahiz metodoa arrunt diferentea izan.
Bere garaian 55 proposamenak aurkeztu genizkion administrazioari
eta orain, urteak joan, urteak etorri, eginkizun dira haietarik
franko.
Honen inguruko iritzirik baldin baduzu, edo informazio gehiago jakin
nahian, dudarik ez eduki eta gurekin harremanean jarri.