IKAko lagunek hiztegi txiki hau luzatu digute, guraso, euskaldun berri eta abarreko lagunentzat oso, oso, interesgarria suertatzen ahal zaiena. Guri, gutxienez, hala iruditu zaigu. Euskarazko haur eskola baten aldeko borrokan murgilduta dago auzoa, eta horri lotuta, euskaraz bizitzeko eta etxeko ferekak jasotzeko eskubidea erraztu nahi diegu auzoko gure txikiei. Horrexegatik eta Ikako lagunen baimenaz...








